Ostinati: behin eta berriz... - Familia-kontzertua haur eta helduentzat

La Fábrica de Gomas. Calle Fuente de la Teja 12, 31006 - See map
22/11/2025 17:00
Brought to you by Pompaelo Antiqua
Promoter s logo con fondo

Select your tickets

Heldu orokorra

9,18 €

Heldu murriztua (65 urtetik gorakoak; 25 urte arteko ikasleak; langabetuak; familia ugaria)

6,12 €

Haurra (12 urtera artekoak)

3,06 €
Final price. Management fees and entradium guarantee included.
Total:
0,00 €
Total
0,00 €

Event details

Ostinati: behin eta berriz...

Ostinati, behin eta berriz...begizta amaigabe moduko melodiez sortutako kontzertua da: melodia tematiak, burugogorrak, errepikakorrak, hainbeste kontatzeko dutenak, non 1584 aldiz errepikatzen diren! Batzuek herrialde urrunak eta haien jendearen nortasuna deskribatzen dute; beste batzuek, errepikapen bakoitzarekin, ipuin zirraragarriak askatzen dituzte, entzuleak ustekabeko bideetatik gidatuz; eta badira beste batzuk, zeinek beren errepikapen amaigabeekin, emozio paregabe antzeko mendi-errusiar bat sortzen dutenak.

Melodia batzuk etengabe errepikatzen dira, norbaitek entzun ditzan behar dutelako; beste batzuk, berriak dakarztelako; urrunekoak, berriz, tokiko ederrenak direla uste dutelako. Zeinahi dela errepikapenaren arrazoia, guztiek harrituko gaituzte, gozaraziko digute, hunkituko gaituzte eta Barrokoaren hiru mundu desberdinetara eramango gaituzte. Kontuz! Italiako birtuosismoak eta dramatismoak Frantziako elegantzia eta fintasunarekin talka egingo dute. Zorionez, hauen bien arteko desadostasunak, bizilagun europarren elementu herrikoiei esker konponduko ahal izango dituzte...

ANA HERNÁNDEZ

Ana naiz, baztandar bat, Iruñean jaioa. Etxea Madrilen dut, baina munduan barrena bizi naiz, pertsonaiak antzezten eta istorioak kontatzen. Kontakizun hauek nik neuk idaztea gustoko dut. Ez da horren zaila, kontutan hartuta batez ere, garai guztietako musika ederrenak edo txikitatik lagun izan ditudan idazle eta liburuak inspirazio-iturri izan ditudala. Gurasoek liburu bilduma ederra zuten… eta oraindik ere liburuak pilatzen, irakurtzen eta zaintzen jarraitzen dute. Kontserbatorioan ikasi eta gero erabaki nuen gitarra hitzen eta eszenatokien truke aldatzea. Abesbatzatik eta opera-koruetatik antzerkira pasa nintzen. Orain noizean behin zinema eta telebistako pantailara ere hurbiltzen naiz… baina oraindik ere gozatzen dut musika entzuleei hurbiltzen, bere sekretuak partekatzen betiere hunkitzen nauten interprete handien eskutik. 

MARTA RAMÍREZ

Marta dut izena eta ero xamarra eta arras sentikorra den biolin-jotzailea naiz. XX. mendean jaio nintzen, baina nire biolinarekin XVII. eta XVIII. mendeko musika berreskuratzen aritzen naiz. Iruñekoa naiz, baina Londresera, Hagara eta gero Basileara jo nuen ikastera. Bidaia horretan ulertu nuen bizitzan gehien gustatzen zitzaidana iraganera bidaiatzea dela, Barrokoan eta Klasizismoan musika nola egiten zen ulertzeko. Denboran zehar bidaiatzeko “superboterea” aski trebatu ondoren, talde eta artista askorekin kolaboratzen hasi nintzen. Bide horretan lagun-arteko kideak ere aurkitu nituen, eta ensemble propioak sortu nituen arte desberdinak uztartzen dituzten proiektuak sortuz: abangoardiako musika, flamenkoa edo dantza, aintzinako musikarekin batera. Ibilbide honetan zehar, poz handiak nahiz erronka gogorrak topatu ditut; azken horiek barrurako bidaia berri bati ekitera bultzatu ninduten, nire musikarentzat sorleku berri bat aurkitzeko.

BELISANA RUIZ

Ni Belisana naiz eta kordofonoak ditut instrumentu kuttunak. Egun batean, zazpi urte nituela, gurasoek armairu baten gainean gitarratxo zahar bat gordeta zutela aurkitu nuen; ireki bezain pronto bide berri bat zabaldu zitzaidala sentitu nuen. Ordutik nire bizitza gitarra moderno eta zaharren inguruan biratu da. Bide berrien bila Bartzelonara joan nintzen, eta han ikasbide ugariez aparte, abentura-kide asko topatu nituen. Urte batzuk geroago tiorba zer zen deskubritu eta berehala instrumentuarekin maitemindu nintzen. Orduantxe zuzendu zen nire bidea iraganerantz, lehenaldia ikertuz eta gaur egun nor garen ulertzen saiatuz. Gaur egun nire instrumentu kordofonoak zitola, vihuela, gitarra barrokoa eta tiorba dira… imajinatzen al duzue zenbat hari ezberdin gordetzen dituzten tresna hauek guztiek?

---

www.pompaeloantiqua.com

Access policy

The promoter has not specified underage access policy. If you have any questions, please contact them directly.

Gallery

We and our partners use our own and third-party cookies in order to offer you the service in a correct way, measure the visits made to our website and, in specific cases, show you advertising and allow you to share content on social networks. You can obtain more information about cookies by consulting our Cookies Policy.